HASIERA
BBE GURI BURUZ
DESKRIBAPEN TEKNIKOA
ELEKTRIZITATEA
ZIKLO KONBINATUA
BBE BERRI EMALE
BISITA BIRTUALA
GIZARTE ERANTZUKIZUN ENPRESARIALA
NOLA HELDU
sarrera
konparazioak
abantzailak
datu teknikoak
elektrizitatea
sarrera
aholku praktikoak
aurrezteko aholkuak
zenbat kostatzen da?
datu interesgarriak
energia euskadin
ZIKLO KONBINATUA » elektrizitatea » aurrezteko aholkuak
Energia-faktura aurrezteko aholkuak
Leiho bikoitzak edo kristal bikoitzak jarri. Etxe bat erosteko orduan kontuan izan zenbat eta argi-ordu eta eguzki-ordu gehiago izan, orientazioaren arabera, orduan eta diru gutxiago gastatuko dela argikuntzan eta berokuntzan.
Egon litezkeen bero-ihesak ezabatzea, burleteen bidez zigilatuz.
Etxe bateko tenperatura egokiena 20 gradutan lortzen da.
Eta gradu bakoitza igotzeak %5 eta %7 bitarteko energia gehiago kontsumitzea esan nahi du.
Ez blokeatu erradiadoreak inolako objektu edo altzariren bidez. Erradiadoreak kanpoaldera ematen duten horma eta paretetan kokatuak baldin badaude, horien atzean aluminio-paperezko xafla bat jarri berotasuna isla dadin eta horrela gelara itzul dadin berriro.
Berogailuak gauez itzal daitezke, paretek gordetzen duten tenperatura 15 gradu ingurukoa izaten baita, lotarako egokiena.
Erregulatzaile-programatzaile bat jartzeak aukera emango du tenperatura moldatzeko eta berogailuak abian jartzeko ordutegia programatzeko.
Eraikitzekoak diren etxeetako hormetan sar ezazue isolamendu termikorako zentimetro bateko (gutxienez) geruza bat. Energia-kontsumoa %35raino gutxitzen lagunduko du. Eguzki-orduak gutxiago diren eremu geografikoetan (Euskadin esaterako) hegoaldeko fatxadan leihate handiak eraiki eta leiho txikiagoak iparraldekoan.
Lorategia baldin baduzue, hosto galkorreko zuhaitzak aldatu. Udazkenean hostoa galtzen dute eta eguzki-izpiak igarotzen utziko dute.
Kontuan izan behar da etxe batean kontsumitutako energiaren %28,6a berokuntza-kontsumoari dagokiola.
Etxe batean kontsumitutako argiaren edo energiaren ordainagiria %10 jaitsi daiteke, horretara jarriz gero.
Hozkailua-izozkailua zaindu eta ateak beti ongi itxita egon daitezen saiatu. Hozkailua elektrizitate-gastuaren %21a inguru da. Atea denbora luzean irekita edukitzeak edo alferrik irekitzeak kontsumoa areagotuko du. Gainera, hoztu nahi den gradu bakoitzeko %5 igoko da gastua.
Ontzi-garbigailua ahalik eta beteena erabili eta ez karga gutxi duenean.
Mikrouhin-labea erabiltzeak %5eko energia-aurrezpena esan nahiko du tradiziozko eran elikagaiak berotzeko energia-gastu konbentzionalaren aldean.
Tradiziozko bonbillen edo goritasun-bonbillen ordez fluoreszenteak eta halogenoak jarri, edo bestela, kontsumo gutxikoak deritzen modernoagoak.
Behar ez den geletan argia itzali eta argi naturala ahalik eta denbora luzeenez erabiltzen saiatu.
Ongi isolatutako etxebizitza batek %20 eta %40 inguru gutxitzen ditu berotzeko eta hozteko dituen premiak, bere isolamendu-mailaren arabera.
Beste aholku batzuk
Janaria prestatzen ari garenean, estali itzazue eltzeak berotasunik ez galtzeko eta energiarik ez xahutzeko.
Amaitu baino lehentxeago gasa itzali, eta sukaldea elektrikoa baldin bada, hamar minutu lehenago, plakaren berotasuna aski izango delako elikagaien egosaldia amaitzeko.
Eltze azkarra aukera on bat da, azkarra delako eta denbora, dirua eta... energia aurrezten duelako.
Ez ezazu elikagai berorik sartu hozkailuan, horiek hozteko energia asko galtzen delako.
Janaria prestatzen ari zaren bitartean labea itxita edukitzen ahalegindu. Irekitzean 25 eta 50 gradu bitartean galtzen ditu.