Ez dugu ahaztu behar elektrizitateak inolako arazorik ez emateko, kontuan izan behar ditugula zenbait gomendio:
-
Ez ezazu etxetresna elektrikorik ukitu eskuak bustita dituzula, oinutsik zaudela edo bainuontzitik irten berria baldin bazara.
-
Aldian behin egiaztatu ezazu diferentzialak ongi dabiltzala, daukaten proba-botoia sakatuz. Hori zapaltzean ez bada korrontea
eteten, deitu lehenbailehen argiketariari alda dezan.
-
Egiaztatu ezazu konektatutako etxetresna guztiek lurrerako hartunea dutela. Ez baldin badute, deskarga elektriko bat gertatzeko
arriskua izango duzu, eta batzuetan oso ondorio kaltegarriak izaten ditu.
-
Entxufe anizkoitzak (lapurrak) ez dira inola ere instalatu behar. Normalean, ampere-kopuru baterako prestaturik daude eta kopuru
hori oso goitik gainditzen da. Arazoen eta sute-arriskuen iturri nagusia dira.
-
Garrantzitsua da instalazio elektrikoen egoera ona gainbegiratzea, bai industrietakoena eta bai etxeetakoena ere, konponketa
garestiak eta alferrikako nahigabeak gerta ez daitezen.