BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD
Bahia de Bizkaia Electricidad ziklo konbinatuko zentral elektriko bat da, Bahia de Bizkaia Gas
birgasifikazio-lantegiaren aldamenean kokatua, Bilboko Kanpoaldeko Portuan (Lucero lurmuturra,
Zierbena).
Lantegi honek 785 MW-eko potentzia instalatua du, eta bere erregai nagusia Bahia de Bizkaia
Gasetik datorkion gas naturala da.
Ziklo konbinatuko lantegian sortutako elektrizitate horrek sarea hornitzen du, bai etxeko
kontsumorakoa eta bai merkataritza nahiz industri kontsumorakoa ere.