Sistema hau arduratzen da Ziklo Konbinatuko Lantegi osoaren Kontrolaz eta Gainbegiratze Orokorraz.
Mikroprozesadore batean oinarritutako kontrol-sistema banatu bat antolatu da, komunikazio-sistema desberdinez baliatzen dena, lantegia osatzen duten sistema eta azpisistema guztiak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko aukera ematen duena. Komunikazio horren barruan sartzen dira bai instrumentuen zuzeneko konexioa eta bai kontrol-busak ere, Kontrol uharteak izenekoak antolatzen dituzten sistemekin konektatzeko.
Sistema honek gizakia eta makina ezin hobeto konektatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak ditu, eta lantegi osoaren eragiketak, kudeaketak eta mantentze-lan orokorrak egiteko balio duten jarduera guztiak egiteko aukera eskaintzen du.
Kontroleko Arkitektura
Kontrol Sistema guztiak elkarrekin konektaturik daude sare nagusi erredundante batean, eta sare horrekin konektaturik daude eragiketen eta gainbegiratzeen estazioa eta ingeniaritza-estazioa, eta, Gateways bitartez, sare nagusia bigarren mailako sareekin lotzen da horiek kudeaketa eta ustiapenerako estazioekin eta urruneko estazioekin konektatzeko (Telekontrola eta Teleagintea).
Gas eta lurrunezko turbogeneradoreen erregulazio-prozesuaren kontrolerako eskakizun handi eta bereziak kontuan izanik, sistema independente autonomoak barneratzen dituzte, zerbitzu horretarako bereziki diseinatuak. Nolanahi ere, kontrol-sistema hauek kontrolatzean, gainbegiratzean eta parametroen arabera antolatzean erabateko gardentasuna izanez gero, kontrol banatuaren filosofia horri bere horretan eutsiko genioke, zeren eta Eragiketen eta Gainbegiratzeen Estazioen bitartez aipatutako sistema horiek gobernatzeko aukera baitago.
Lantegiak duen egituraketarekin bat etorriz, badira zenbait azpisistema, instalazio-fardelak eta sistema elektrikoa batez ere, beren funtzionamendu autonomoagatik Kontrolerako sistema propioa dutenak. Horretarako, Kontrol Sistema nagusi horrek Bigarren Mailako Kontrol sare bat sortzen du, eta bertatik irteten diren AzpIsistemak:
Turbogeneradoreetan bezalaxe, azpisistema hauen kontrol eta gainbegiratze nagusiak Kontrol Zentraletik egiten dira, eta horrenbestez, Kontrol Banatuaren filosofia horri eusten zaio.
Larrialdiko Geldiketa Sistema
Legeriarekin bat etorriz, Larrialdiko Geldiketa Sistema bat dago BBE-an, Kontrol Sistematik guztiz independentea dena.
Sistema hori gai da Lantegia geldiketa segurura eramateko.
Azkar gelditzeko agindua emateko beharrezkoak diren elementu guztiak izango ditu, eta gelditzeko nahigabeko agindurik onartzen ez duen sistema bat ere izango du.
Halaber, sistema honek aukera ematen du agindu horiek beharrezkoak dituen ekipoaren inguruan emateko, eta baita ere, Kontrol Aretoan bertan ere.