Abantailak

Ziklo konbinatua

Ziklo termiko hau eraginkorrenetako bat dela diote, beste sistema batzuekiko abantaila handiak dauzkalako.

Gas naturaleko eta ur-lurruneko ziklo konbinatuak eskaintzen dituen abantailak honakoak dira:

  • Eraginkortasun handia, %55a baino gehiago. Ziklo indibidualek baino %20a gehiago.
  • Ingurumen-eragin txikia.
  • Inbertsio-kostu txikiagoak.
  • Eragiketa-malgutasun handia.
  • Muntatzeko erraza, modulu gisakoa baita.
  • Eragiketen sinpletasuna, automatizazio handi baterako aukerak eskaintzen dituelako.
  • Zentral konbentzional batek erabiltzen duena baino espazio fisiko gutxiago.
  • Ikatz edo fuel bidezko zentral batek baino kutsadura gutxiago.