Elektrizitateari buruzko zenbait aholku praktiko:
Ez dugu ahaztu behar elektrizitateak inolako arazorik ez emateko, kontuan izan behar ditugula zenbait gomendio:
Gure ingurunea sistema elektrikoz beteta dago.
Kontaktuak
Ez ezazu etxetresna elektrikorik ukitu eskuak bustita dituzula, oinutsik zaudela edo bainuontzitik irten berria baldin bazara.
Diferentzialak
Aldian behin egiaztatu ezazu diferentzialak ongi dabiltzala, daukaten proba-botoia sakatuz. Hori zapaltzean ez bada korrontea eteten, deitu lehenbailehen argiketariari alda dezan.
Lurrerako hartunea
Egiaztatu ezazu konektatutako etxetresna guztiek lurrerako hartunea dutela. Ez baldin badute, deskarga elektriko bat gertatzeko arriskua izango duzu, eta batzuetan oso ondorio kaltegarriak izaten ditu.
Entxufe anizkoitzak
Entxufe anizkoitzak (lapurrak) ez dira inola ere instalatu behar. Normalean, ampere-kopuru baterako prestaturik daude eta kopuru hori oso goitik gainditzen da. Arazoen eta sute-arriskuen iturri nagusia dira.
Mantentze-lana
Garrantzitsua da instalazio elektrikoen egoera ona gainbegiratzea, bai industrietakoena eta bai etxeetakoena ere, konponketa garestiak eta alferrikako nahigabeak gerta ez daitezen.