BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD
Ziklo konbinatuko zentral termikoa
Instalazioa Bilboko kanpoaldeko portuan dago, Zierbenako udalerrian.
INSTALAZIOAREN ETA INGURUKO ENPRESEN PLANO OROKORRA
AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA
Itsasorako distantzia: 200 m.
• TXIMINIA
• LURRUN-TURBINA
• GALDAREN ERAIKINA
• TURBINEN ERAIKINA
• TRANSFORMADOREAK
POTENTZIA 800MW
2×1 konfigurazioa:
• 2 gas-turbina, zirkulazio naturaleko berreskuratze-galdararekin.
• Lurrun-galdara 1, 3 presio-mailarekin.
• SISTEMA OSAGARRIEN KONTSUMOA: 5 MW
• LURRUN-TURBINA: 282 MW
• 1. GAS-TURBINA: 254 MW
• 2. GAS-TURBINA: 254 MW
ERRENDIMENDUA %50,90
Ziklo konbinatuak gas-turbina bidezko ziklo irekia eta lurrun-zikloa uztartzen ditu, efizientzia lortzeko.
Gas naturala da erabiltzen den erregai nagusia.
Bahía de Bizkaia Gasek hornitzen du gasaz, 35 bar g-eko presioan.
Energia termikoa turbinako errekuntza-ganberan sortzen da, gas naturala aire konprimatuarekin erreta.
GAS-TURBINA
MS 90 01 FA modeloa, General Electricena
Gutxieneko gas-presioa: 35 barg.
ERREKUNTZA-GANBERAKO TENPERATURA 1300ºC
HIRU ETAPAKO GAS-TURBINA 3.000 b/m.
AIRE-KONPRESOREA
GAS-ELIKADURA. Turbinan injektatu aurretik berotzen da gasa, errendimendua handitzeko.
AIRE-IRAGAZKIA ETA ISILGAILUAK
NOx-AREN ISURTZE TXIKIKO ERREGAILUAK
SORGAILU ELEKTRIKOA, gas-turbinarekin akoplamendu zurrunaren bidez konektatua.
Turbinaren lanak dagokion alternadorea aktibatzen du, eta, horrela, energia elektrikoa sortzen da.
BERRESKURATZE-GALDARA
Gasen tenperatura 609ºC
Errekuntzako gasak berreskuratze-galdarara bideratzen dira, eta, haien energiari esker, ura berotu eta ur-lurruna sortzen da, lurrun-turbinari eragiteko.
Sortutako lurrunak 3 presio-maila ditu: goi-presioa, erdi-presioa eta behe-presioa.
GOI-PRESIOA
127 barg
565ºC
ERDI-PRESIOA
26 barg
568ºC
BEHE-PRESIOA
7 barg
270ºC
Sortzen diren behe-presioko gasek ez dute sufrerik, eta tximiniara bideratzen dira.
Tximiniaren altuerari esker, gasak sakabanatu egiten dira.
Gas-turbina bakoitzak tximiniarako hodia du.
Isurtzeak sistematikoki kontrolatzen dira, CO-aren eta NOx-aren isurtzeak monitorizatzeko sistema baten bidez.
LURRUN-TURBINA
Berreskuratze-galdaretan sortutako tenperatura handiko lurruna lurrun-turbinara bideratzen da.
Lurrun-turbinak 3 gorputz ditu: goi-presioko gorputza, erdi-presioko gorputza eta behe-presioko gorputza.
BEHE-PRESIOKO GORPUTZA
ERDI-PRESIOKO GORPUTZA
GOI-PRESIOKO GORPUTZA
El vapor es expandido a la turbina que arrastra al generador acoplado para producir energía eléctrica.
SORGAILUA
Lurruna turbinara bideratzen da, horrek akoplatua duen sorgailuaren bidez energia elektrikoa sortzeko.
KONDENTSADOREA
Kondentsadorea lurrun-turbinaren azpian dago.
ITSASOKO UR-PONPA
ElKondentsadorea itsas uraren bidez hozten da. Bi ur-ponpak elikatzen dute hozte-sistema.
HOZTE-SISTEMA. Zirkuituaren luzera: 840 metro.
HARTUNEA. Lurperatutako hormigoizko hodi baten bidez konektatuta dago.
URPEKO HUSTUBIDEA. Sakonera: 20 metro.
Ura itsasora itzultzen da. BBGtik igarotzen denean, uraren zati bat lurruneztagailuetan erabiltzen da, gas natural likidotua gas-egoerara eramateko. Horrela, murriztu egiten da ingurumen-inpaktua.