Sistema osagarriak

Deskribapen teknikoa

Lantegiak, halaber, honako sistema osagarri nagusi hauek ditu:

Hozte Nagusia

Hozte-sistema nagusiak itsasoko ura eskaintzen du kondentsadorea eta hozteko ur-zirkuitu itxia hozteko.

Iragazte-sistema bat du, burdina-sare finko eta mugikorrez (2x%50) eta zirkulazioko bi ur-ponpez osatua (2x%50). Halaber, neurri txikiagoko ponpa osagarri bat ere bada, lantegiak geldialdiak egiten dituenean hozteko erabiliko dena.

Iragazte-sistemaren bat hautsi edo mantentze-lanak egin behar izanez gero, zentralak bere gaitasun osoan lan egin dezake iragazte-sistema bakarrarekin ibiliz.

Zirkulazioko ur-ponparen bat galduz gero, zentralak karga osoa mantenduko du, lurrun-turbinan potentzia murriztuz, kondentsadorean hutsa galtzeagatik.

Halaber, sistemak ponpa bat du, itsasoko uraren gurbilean kokatua, zentrala geldirik dagoenean gutxieneko hozte-zerbitzuak eskaintzeko.

Hozteko ur-sisteman “Tapproge” motako kondentsadorearen garbiketa-sistema bat jasotzen da.

Hozte-sistema Osagarria

Hozte-zirkuitu itxi osagarriak, hozte-iturri bat behar duten zentraleko ekipoei eskaintzen die zerbitzua.

Funtsean, honela osatuta daude: depositu goratu bat, zirkulazio-ponpak (3 x %50) FLOWSERVEk eginak, plaken trukagailuak (2 x %100) ALFA-LAVALek eginak, hodiak, balbulak, etab.

Erabilitako ura ur desmineralizatua da, korrosio-inhibitzaile bat gehiturik.

Depositu goratua zabalpenerako eta gainpresioan dagoen zirkuituaren mantentze-lanetarako depositu gisa erabiltzen da.

Gas Naturala

Gas naturala birgasifikazio-lantegitik (BBG) etortzen da. BBE muga-puntu bakarrean hornitzen da BBGn kokatuta dagoen erregulazio eta neurketarako estaziotik igaro ondoren (2 x %100 lineak).

Gas-turbinetatik ibaian gora bi iragazki fin kokatu dira (2 x %100)

Zentralaren errendimendua hobetzeko helburuz, gas-berogailuak jarri dira (turbina bakoitzeko bat), turbinan gasa injektatu baino lehen.

Aire Konprimatua

Aire Konprimatuko sistemak hainbat konpresore zentrifugo ditu oliorik gabeak (2x%100) eta bi aire-sare, bat instrumentuena eta bestea zerbitzuko airearena. Sare bakoitzean birika bat jarri da.

Instrumentuen aireko sareak lehortze-multzo bat du (2 x %100).

Bi sareak elkarrekin konektaturik badaude ere, presio-jaitsiera bat izanez gero zerbitzuen aireko sarea isolatu egiten da, instrumentuen aireari lehentasuna ematearren.

Desmineralizazio Lantegia

Purutasun handiko ur desmineralizatua desmineralizazio-lantegian lortzen da, eta bertan bi desmineralizazio-kate ditugu (2x%100).

Hasierako ur gordina Ur Partzuergoaren sareko edateko ura da. Ur desmineralizatua 500 m3ko bi depositutan biltegiratzen da.

Efluenteen Tratamendurako Lantegia

Lantegian sortutako ur-mota desberdinak lau multzotan banatzen dira, isuri aurretik horien tratamendua egiteko: ur oliotsuak, prozesuko urak, euri-urak eta ur zikinak.

Gehigarri Kimikoak eranstea

Fosfatoen dosifikazioa galdaratxoetan egiten da. Sistemak pistoietako sei dosifikazio-ponpa ditu, galdaratxo bakoitzeko bat, gehi erreserbako beste bat gainontzeko seietarako.

Hidrazina eta amoniakoaren dosifikazioa desgasifikadorean eta kondentsatuaren ponpa-bultzadan egiten da. Sistema bakoitzak mintz bikoitzeko bi ponpa ditu (2x%100).

Gehigarri kimikoak eransteko ekipoak bankada gainean muntatutako unitateak dira, beren diluzio-depositua, depositua betetzeko ponpak, irabiagailua, ponpa dosifikatzaileak, etab. dituztelarik.

Hain zuzen ere, ponpa-etxean kokatuta dauden eta bost ponpek osatzen duten ekipoen bitartez egiten da kloroaren eta bromoaren dosifikazioa zirkulazioko uretan.

Laginak Hartzeko Sistema

Uraren eta lurrunaren laginak ur-lurrun ziklotik hartzen dira. Lagin horiek egokitu, analizatu eta monitorizatu egiten dira lantegiaren eragiketa fidagarri eta segurua bermatzeko. Analisiaren ekipo hori laginak hartzeko rack batean kokatua dago, Laborategi Kimikoari erantsita dagoen areto batean.

Emisioen Monitorizazioa

Lantegiak emisio gaseosoen monitorizazio-sistema osatua du, indarrean dagoen araudiarekin eta legeriarekin bat datorrena, SO2, CO, CO2 eta NOx neurtzeko.

Suteen aurkakoak

Lantegiak suteen aurkako eraztun bat du, eta bertan kokatuak daude ur-hartuneak, BIE izenekoak eta itzalketarako sistema finkoak (ura eta aparra), ekipoak eta sistemak babesteko.

Suteen aurkako depositua, ponpen gehienezko emariarekin bi orduko gaitasuna duelarik, sareko edateko urarekin elikatzen da.

Ponpa elektriko bat eta ponpa diesel bat jarri dira, biak ere %100eko gaitasunarekin, baita jockey ponpa bat ere, sarea presurizatzeko.

Ur bidezko babesaz gain, gas bidezko babesa ere badago beharrezkoa den tokietan, eta halaber, baita itzalgailu mugikorrak ere.

Suteen aurkako sistemak alarmak atzemateko sarea dauka, kontrol-aretoan kokatuta dagoen panel batean zentralizatua.

Tximinia

  • Altuera: 125 m.
  • Fustearen kanpo-diametroa: 16,9 m.
  • Sarrerako gasen tenperatura: 90°C.
  • Barne-hodien diametroa: 7,05 m.
  • Hormigoia: 2.832 m3.
  • Egituren altzairua: 227 t.
  • Adreilu erregogorra: 1.054 t.

Sistema mekanikoak eta hodiak

  • Goi-lurruna: 127 barg (*), 567°C, 270 t/h galdarako.
  • Erdi-lurruna (birberotu beroa): 26 barg (*), 568°C, 320 t/h galdarako.
  • Behe-lurruna: 4 barg (*), 274 °C, 32 t/h galdarako.
  • % 100 eko By-passak: 2 de AP, 2 de MP y 1 de BP.
  • Kondentsatze-sistema eta elikatze-ura:
    • Hiru kondentsatze-ponpa (3x%50), bakoitza 400 m3/h izanik.
    • Galdararentzako hiru elikatze-ponpa GP (3x%50), 350m3/h eta 1.770 m.c.a izanik
    • Galdararentzako hiru elikatze-ponpa EP eta BP (3x%50), 145 eta m3/h m.c.a izanik.
  • Hozte-zirkuitu nagusia:
    • 8°C-ko jauzi termiko baterako dimentsionatua.
    • Bi ponpa nagusi, 26.000 m3/h-koak
    • Ponpa osagarri bat, 1.000 m3/h-koa
    • Bi booster ponpa, 2.025 m3/h-koak, hozte-zirkuitu itxia hozteko.
  • Hozte-zirkuitu osagarri itxia:
    • Titaniozko plaken bi trukagailu, 18,4 MW-koak, itsasoko urez hoztuak.
    • 1.340 m3/h-ko hiru ponpa.
  • Beste sistema batzuk:
    • Lurrun-sistema osagarriak, 10 t/h-ko emaria duen galdara, 8,5 barg (*) eta 200°C izanik.
    • Gas naturaleko sistemak, turbina bakoitzeko 13,5 kg/s-ko emaria, 36 barg (*) eta 185 °C izanik.
    • Uraren tratamendurako lantegia, 20m3/h-ko ur desmineralizatuko bi ur-linea izanik.
    • Edateko urarentzako eta suteen aurkako 1.000 m3-ko depositua eta ur desmineralizatuko bi depositu eta kondentsatuen beste depositu bat, 500 m3-koa bakoitza.
    • Efluenteen tratamendurako lantegia, prozesuko urentzat, oliotsuentzat, euri-urentzat eta ur zikinentzat.
    • Uraren eta lurrunaren laginak hartzeko sistema.
    • Dosifikatze kimikorako sistema, fosfato trisodikoa, hidrazina, amoniakoa, hipoklorito sodikoa eta bromuro sodikoa gehigarri gisa erantsiz

Sistema elektrikoak

    TRANSFORMAGAILUAK:

  • Gas-turbinen bi transformagailu nagusi: 405/15,75 kV, 315 MVA, ONAN / ONAF1 / ONAF2, tentsiorik gabeko hartuneen trukagailua.
  • Lurrun-turbinaren transformagailu nagusi bat: 405/15,75 kV, 400 MVA, ONAN / ONAF1 / ONAF2, tentsiorik gabeko hartuneen trukagailua.
  • Bi transformagailu osagarri: 15,75 / 6,3-6,3 kV, 36 / 26-10 MVA, ONAN, tentsiorik gabeko hartuneen trukagailua.
  • Zerbitzuaren zortzi transformagailu: 6/0,42 kV, 2 MVA, AN eta bi isolamendu-alternadore.

    MOTORRAK:

  • Hozte nagusirako bi ponpa: 1,6 MW, 6 kV.
  • Galdarentzako hiru GP elikatze-ponpa: 2,1 MW, 6 kV.
  • Galdarentzako hiru EP/BP elikatze-ponpa: 275 MW, 6 kV.
  • Bi booster ponpa: 200 kW, O,4 kV.
  • Hozte-zirkuitu itxian bi ponpa: 132 kW, O,4 kV.
  • Hiru kondentsatze-ponpa: 160 kW, O,4 kV.
  • Potentzia-trena:

  • Generadorearen bi etengailu: 15,75 kV, 12.000 A, 100 kA
  • Gas-turbinen fase isolatuko barrak: 12.000 A.
  • Lurrun-turbinen fase isolatuko barrak: 13.000 A.

    BANAKETA-KOADROAK:

  • 6 kV-ko berrogei kabina: 3.150 A, 40kV.
  • 400 V-ko bost koadro: 3.150 A, 50kV.
  • Sei CCMs: 800 A, 50kV.
  • LARRIALDIKO ELIKATZE-SISTEMA:

  • Bi sistema zuzentzaile 125 Vcc, 1.850 A.
  • Bi bateria-multzo, 58 baso eta 5.940 Ah izanik.
  • 50 kVA-ko bi uhingailu, 230 V-tan.
  • 875 kVA-ko bi generadore diesel.
  • BESTE BATZUK:

  • Kontrol elektrikoko sistema.
  • Banaketa behe-tentsioan.

Instrumentuak eta kontrola

  • 6.000 kontrol-seinale baino gehiago.
  • 200 balbulak.
  • 300 kontrol-begizta.
  • KONTROL BANATUAREN SISTEMA:

  • 4.000 sarrera/irteera.
  • Lau kontrolagailu erredundante.
  • Sarreta/irteerentzako hamar armairu, eremuka banatuak.
  • “Fardel-multzoak” gainbegiratzea eta gidatzea.
  • EREMUKO INSTRUMENTUAK:

  • 1.500 instrumentu guztira.
  • Presio, tenperatura, emari eta mailaren transmisoreak.
  • Kontrol-balbulak.
  • Tokiko adierazleak.
  • Analitika:
    • Zikloa: eroankortasuna, pH, silizea, oxigeno disolbatua, sodioa, amoniakoa.
    • Ihes-gasak tximinian: presioa, tenperatura, emaria, CO, CO2, NOX, SO2, O2.
    • Hozte-ura deskargan: tenperatura, hondar-kloroa.
    • Efluenteak isurketa-puntuan: pH.

    LARRIALDIKO GELDITZE SISTEMA (ESD):

  • 100 sarrera/irteera.
  • “Hirukoitz erredundantea” sistema.
  • KONTROL ELEKTRIKOKO SISTEMA (KES):

  • 1.800 sarrera/irteera.
  • PLC erredundantea.
  • EKIPOEN KONTROLA:

  • DSCk gainbegiratzea eta urrunetik agintzea.
  • PLC bidez independenteki kontrolatzen dira:
    • Galdara osagarria.
    • Uraren eta efluenteen tratamendurako lantegiak.
    • Itsasoko uraren iragazte-sistema.
    • Kondentsadorea garbitzeko sistema.
    • Zikloko analitika.
    • Dosifikatze kimikoa.
    • Itsasoko uraren kloratze-sistema.