Sarrera

Deskribapen teknikoa

Kokapena

Bahía de Bizkaia Electricidad S.L. lantegia Zierbenako udal mugartean kokatua dago (Bizkaia), Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan (Espainian). BBEren Ziklo Konbinatuko Zentralak gutxi gorabehera bost hektareatako lur-eremua hartzen du, Bilboko portua handitzeko Punta Luceron induskatutako lurretan.

Zentrala Bahía de Bizkaia Gas S.L. izeneko birgasifikazio-lantegiaren aldamenean kokatua dago. Horrexekin egiten du muga ipar-mendebaldean, TEPSArekin ipar-ekialdean, azpi-estazioarekin hego-ekialdean eta Zentralarekiko paralelo doan errepidearekin hegoaldean.

Itsasoa 250 metro ingurura dago ipar-ekialde norabidean. Ingurunea laua da eta itsas mailan aurkitzen da.

Teknologia eta antolamendua

Zentralak “2 x 1” konfigurazioa du, General Electric etxearen bi MS 9001 FA gas-turbina ditu, zirkulazio naturala berreskuratzeko bi galdara, Babcock Wilcox Española etxearen hiru presio-maila eta General Electric etxearen hiru ataletako lurrun-turbina bat, tarteko beroketa duela.

Bai gas-turbinek eta bai lurrunekoak ere multiardatz (2 x 1) kontzeptuarekin bat etorriz abiarazten dituzte beren sorgailuak. Gas-turbina maila industrialekoa da, errendimendu handiko teknologia aurreratua du eta NOx eta CO emisioen maila txikia da.

Gas-turbinak beren bankadaren gainean kokatuak daude lurraren mailan, eta lurrun-turbina, berriz, oinarri goratu baten gainean, pasabide bakarreko kondentsagailua turbinaren azpiko atalaren ihesaren azpian kokatu ahal izateko. Kondentsagailu hori itsasoko uraz hozten da zirkuitu irekian.

Turbina guztiak turbinen eraikinaren barrualdean aurkitzen dira. Berreskuratze-galdarak galdaren eraikinen barruan daude.

Era berean, transformagailu nagusiak eta osagarriak aire zabalean daude, turbinen eraikinaren eta REE azpi-estazioaren artean.

Gas-turbinek erabiltzen duten gas naturala aurrez berotzen da, berreskuratze-galdaretatik ateratako ura erabiliz, Ziklo Konbinatuaren eraginkortasuna areagotzearren.

Ziklo Konbinatuaren diseinurako hautatutako irizpideak ondorengo kontzeptuetan oinarrituta daude.

  • Malgutasuna:

    Lantegiak lan egin dezake bai karga-oinarriarekin eta bai karga partzialekin ere, errendimendu bikaina emanez.
  • Abiarazte-denbora murritzak:

    %100eko by-pass horiei esker gas-turbinak eta berreskurapen-galdarak bakarka abiaraz daitezke, lurrun-turbina abiarazi beharrik izan gabe, eta beraz, abiarazte-denbora oso laburra da.
  • Erabilgarritasun handiak:

    Ekipoen diseinu frogatuen eta erredundantzia egokien bidez, lortzen diren erabilgarritasunak oso handiak dira.
  • Eraginkortasun handia:

    Erdietsitako eraginkortasun handiaren oinarriak hauek dira:
    • Lurrun-zikloa hobetzea, lurrun biziaren eta birberotuaren tenperatura-baldintza handietan oinarriturik, eta halaber, kondentsagailuaren huts-maila handia.
    • Turbinako ihes-gasak ahalik gehiena aprobetxatu izana, galdaran “pinch points” murritzekin eta tximinian gas-tenperatura murritzekin.
    • Turbinan erabilitako gasa aurrez berotu izana.
    • Gas-turbinako konpresorean alabe gidari aldakorrak erabili izana.
  • Kutsadura-maila apalak:

    Erabilitako teknologiei esker (Dry Low NOx combustor), eta halaber, ziklo konbinatuaren kontzeptu berari esker, atmosferara igortzen den CO2 kopurua murrizten baitu, lantegi hau kutsadura-maila apala duen instalazio bilakatu da.

Potentzia eta errendimendua

Turbina vapor

Funtzionamendu-baldintza nominaletan, zentralak transformagailu nagusietako altako borneetan izango duen potentzia garbia 800 MWkoa izango da, eta kontsumo espezifikoa, berriz, 6.355 kJ/kWh-koa.

Potentzia hori jarraian adierazten den moduan banatzen da.

  • 1 zk. gas-turbina: 256,6 MW
  • 2 zk. gas-turbina: 257,4 MW
  • Lurrun-turbina: 271,3 MW
  • Osagarrien kontsumoa: 12.213 kW

Erregaia

Zentralak kontsumitzen duen erregai bakarra gas naturala da, nahiz eta etorkizunean gasolioa erretzeko aukera ere jaso litekeen, zeren eta turbinak horretarako prestaturik baitaude. Beharrezkoa den gutxieneko presioa 35 bar da.

BBGren birgasifikazio-lantegiak eskainiko du behar den gasa, betiere gas-turbinek eskatzen dituzten baldintzetan.

Sare elektrikoarekin duen konexioa

BBE zentralak Espainiako Sare Elektrikoaren (REE) garraio-sarearekin duen konexioa 400 kV-ko azpi-estazio berri baten (REEk eraikia) eta garraio-sarearen arteko interkonexioaren bitartez egiten da.

BBE Zentralaren hornidura-muga transformagailu nagusien auto-balbuletan finkatua dago (400kV).

Hozte nagusia

Hoztea, bai kondentsadorearena eta bai hozte-zirkuitu itxiarena, itsasoko uraz dabilen zirkuitu ireki baten bitartez egiten da.

Ponpa-etxea itsaso bazterrean kokatua dago eta hormigoizko hodi lurperatu baten bitartez lotua dago zentralarekin. Itsasoko ura, kondentsadorean barrena igarotzen denean, itsasorako deskargaraino eramaten da itsaspeko hustubide baten bidez, eta horrela, ur hori kostatik 50 m. urrunduta 20 m-ko sakonera dagoen toki batean deskargatzeko aukera dago. BBGren lurretatik igarotzen denean, konexio-gune bat du BBGren instalazioarekin, eta horrela, itsasoko uraren parte bat erabiliko du gas likidotuaren lurruntze-prozesua burutu ahal izateko.

Datu nagusiak:

  • Hozte-zirkuituaren luzera: 840 m.
  • Hodien barne-diametroa: 2,5-3 m.
  • Hustubidearen luzera: 50 m.

Ponpa-etxea:

  • Itsasoko uraren emaria: 14,4 m3/s.
  • Neurriak: 31,3×17,2×15(h)m.
  • Sakoneko kota: -7,5 m.

Ingurumenean duen eragina

Zentralak errespetatu egiten ditu ingurunera likidoak, gasak eta zaratak igortzeko dauden gehienezko muga baimenduak.

Gas-turbinek NOx indize baxuko erregailuak dituzte, NOx igorpena 50 mg/Nm3 mailaren azpitik egon dadin. Halaber, tximiniaren (KARMANek egina) altuera 125 m-koa da, kutsatzaile gaseosoak sakabanatu daitezela errazteari begira.

Diseinu-baldintzak

Inguruneko baldintzak:

  • Diseinatutako giro-tenperatura: 15°C
  • Giro-tenperaturaren heina: -6,6°C-41,7°C
  • Diseinatutako hezetasun erlatiboa: %73
  • Hezetasun erlatiboaren heina: %56 – %85
  • Diseinatutako atmosfera-presioa: 1015 mbar
  • Igoera: Itsas maila
  • Kokapena: Itsaso bazterrean
  • Haizearen gehienezko abiadura: 148 km/h
  • Karga elurteengatik: Ez da aplikagarri

Hozte nagusia:

  • Hozteko fluidoa: Itsasoko ura
  • Itsasoko uraren tenperatura: 19°C
  • Tenperatura-jauzia kondentsadorean: 8°C

Erregaia:

  • Erabilitako erregaia: Gas Naturala
  • Laguntzarako erregaia: Gasoliora igarotzeko aukera
  • Beharrezko gutxieneko presioa: 35 bar
  • Gasa aurrez berotzea: Barnean