LEGE-OHARRA
BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD SLk ( aurrerantzean BBE) www.bbe.es webgunearen bidez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzeko erabilera-baldintza orokor hauek jakinarazten dizkizu, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legedia (Europako 679/16 Araudia eta hura garatzen duten gainerako arauak) eta informazioaren gizartearen.
1. Legezko datuak
BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD SL
Egoitza soziala: Punta Ceballos kalea, 8, Zierbena
IFK: B48-969877.
Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 3666 liburukia, 0 liburua, 163. folioa, BI-21779 orria, 17. inskripzioa.
Tel.: 946366000
2. Jabetza intelektuala
Webgunearen eta haren eduki guztien jabetza intelektualeko eskubideak BBErenak dira.
Guztiz debekatuta dago webgune horretan inolako aldaketarik egitea. BBEk ez du bere gain hartuko baimendu gabeko aldaketen ondorioz sortzen den erantzukizunik. BBEk ez du lizentziarik edo baimenik ematen, ez bere jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak erabiltzeko, ez webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubide erabiltzeko.
Debekatuta dago web honetako edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimena eskatu gabe. Web honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta BBEren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideetan kalteak eragiten badira, dagozkion neurriak hartuko dira, bai eta, behar denean, egintza horien ondoriozko erantzukizunak exijitu ere.
3. Erabilera-baldintzak
Informazioa emateko eta erabiltzaileek euren helburuetarako doan erabiltzeko sortu du BBEk webgune hau.
a) Legezko erabilera
Webgune hau eta bertako zerbitzuak erabiltzen dituenak trafikoko legeak eta erabilerak bete behar ditu. Ez ditu webgunea eta zerbitzuak legez kontrako xedeekin edo ondorioekin erabiliko, ezta hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dien edo webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatzen dituzten modu batean ere, eta ez du webgunearen eta zerbitzuen erabilera normala eragotziko. Betebehar hori betetzen ez dutenek BBEren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute ez-betetze horren ondoriozko kalte-galerengatik.
b) Akatsen bermea
BBEk ez du bermatzen webgunera sartzean errorerik gertatuko ez denik edo haren edukian akatsik egongo ez denik. Argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, informatzeko izango da soilik, eta, ondorio guztietarako, dagokion aldizkarian edo iturri ofizialean argitaratutakoa hartuko da baliozkotzat.
c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna
BBEk eskubidea dauka bere webgunean edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioa aldatzeko eta eguneratzeko, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi beharrik gabe.
BBEk ez du ziurtatzen webguneak eta bertako zerbitzuek etenik gabe funtzionatuko dutenik eta erabilgarri egongo direnik. Ahal denean, aurretiaz ohartaraziko da webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua eten dela.
BBEk ez du inolako erantzukizunik izango honako hauek sortutako kalte-galeren gainean: webgunea erabilgarri ez egoteak edo haren funtzionamendua eteteak, erabiltzaileak webgunearen eta zerbitzuen erabilgarritasunarekin gustura ez geratzeak, webgunea eta zerbitzuak hutseginkorrak izateak eta, bereziki, baina ez soilik, beste webguneetara edo zerbitzuak ematen dituzten webguneetara sartzean gertatutako hutsegiteek.
4. Edukietako informazioa erabiltzearen erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta borondatez onartzen du berea dela webguneari, zerbitzuei eta edukiei ematen dien erabileraren erantzukizun esklusiboa. Erabiltzailearen ardura da webgunean sartzea eta bertan jasotako informazioa erabiltzea. BBEk ez du erantzungo informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak eta informazio horiek iritzi edo erabaki pertsonalak edo enpresa-arlokoak babesteko erabiltzeak eragin ditzakeen ondorio, kalte edo galerengatik. BBEk ez du inolako erantzukizunik izango webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexio edo edukiengatik.
5. Datu pertsonalen babesa
BBEk errespetatu egiten ditu erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna, datu pertsonalen babesean aplikagarri den legedia betez, batik bat honako arau hauek: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Araudia; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; eta haien garapeneko arauak. Horretarako, datu pertsonalak galtzea, okerreko moduan erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezkoak diren baliabideak erabiliko ditu, bai teknikoak bai antolamenduzkoak, teknologiaren egoera, datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta.
Sozietate-izena: BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD, S.L.
IFK: B48-969877
Tel: 946366000
Helbide elektronikoa: lopd@bbe.es
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEA
Datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatuko dira, kasuan-kasuan:
- BBEk pertsona eta enpresei eskainitako zerbitzuak kudeatzeko eta emateko.
- Langileekin dituen lan-harremanak kudeatzeko: administrazio-harremana, arriskuen prebentzioa, prestakuntza eta larrialdiak.
- Bezero eta hornitzaileekin dituen harreman komertzialak kudeatzeko: administrazio-, kontabilitate- eta zerga-harremanak.
- BBEren instalazioetan lan egiten duten enpresa kontratatuetako langileekin dituen harremanak kudeatzeko: sarbidearen kontrola eta laneko arriskuen prebentzioa.
- Instalazio, ondasun eta pertsonen segurtasuna kudeatzeko, bideozaintzaren eta sarbide-kontrolaren bidez.
- BBEren jarduerak jakitera emateko (grabazioak eta harremanetarako datuak).
Eta, edonola ere, datuen jabe den pertsonaren eta BBEren arteko harremanetatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko.
TRATAMENDUEN LEGITIMAZIOA
BBEk eskainitako zerbitzuetako batean sartzeko edo BBEren jarduera garatzeko datu pertsonalak eman behar direnean, Araudiaren 6.1 artikuluaren zilegitasun-kasuetan oinarrituko da datuen tratamendua:
- Bezero eta hornitzaileen datuak: kontratu bat gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea.
- Plantillako langileen, praktiketakoen eta bekadunen datuak: kontratu bat gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Larrialdiak kudeatzeko baimena. Salaketa-linea kudeatzeko legezko betebeharra.
- Administrazio Kontseiluaren datuak: legezko betebeharrak betetzea.
- Hedapen/kontaktu komertzialetarako datuak: interesdunaren baimena.
- Harremanetarako datuak: interes legitimoa.
- Sarbide-kontrola: interes legitimoa.
- Bideozaintza: interes publikoa.
- Txosten juridikoak: interes legitimoa.
- Gutunen sarrera eta irteera eta telefono bidezko arreta: interes legitimoa.
HIRUGARRENEI LAGATZEA ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK
Tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoa denean soilik lagako zaizkie datu pertsonalak hirugarrenei, besteak beste interesdunaren eta BBEren arteko harremanari lotutako legezko betebeharrak betetzeko.
Jakinarazten dizugu tratamendu-arduradunak daudela (BBEri bere jarduera betetzeko zerbitzuen hornitzaileak). Hirugarrenek datuak eskuratzeko kontratua sinatu da haiekin, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluaren eta hurrengoen arabera, neurri tekniko eta antolamenduzko egokiak aplikatzeko eta, horrela, datuen tratamenduak legez ezarritako eskakizunak betetzeko.
DATUEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIA
Ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
DATUAK GORDETZEA
Oro har, erabiltzailearen eta BBEren arteko harremanak iraun bitartean gordeko dira datu pertsonalak, eta, edonola ere, harreman horretatik eratorritako lege-betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan. Harremanak eteten direnean, eta, edonola ere, datuak ezabatzeko eskatzen bada, BBEk blokeatuta gordeko ditu zure datu pertsonalak, legez ezarritako epeetan. Epe horiek igarotakoan, ezabatu egingo dira, indarrean dagoen legeriarekin bat.
ESKUBIDEAK ERABILTZEA
BBEren pribatutasun-politikak aukera ematen dio interesdunari bere eskubideak gauzatzeko:
- Datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egin zaizkien.
- Zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea.
- Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal den kasuetan.
- Datu pertsonalen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoak badira.
- Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango dira, erreklamazioak egin edo defendatu behar direnerako.
- Datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria interes legitimoa bada. BBEk utzi egingo dio datuak tratatzeari, kasu hauetan izan ezik: interes legitimo premiatsua baldin badu, edo erreklamazioak prestatzeko, aurkezteko edo defendatzeko behar baditu.
- Datuak eramateko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria kontratu bidezko harremana edo zure onespena bada.
- BBEri emandako baimena bertan behera uzteko eskubidea.
Honela erabil ditzakezu eskubideok:
- Ohiko postaz, helbide honetara idatziz: BBE, 10. zenbakidun posta-kutxa, 48580, Abanto-Zierbena.
- Posta elektronikoz, helbide honetara idatziz: lopd@bbe.es
Zure eskubideak erabiltzeko, NANaren edo agiri baliokide baten kopia bat erantsi beharko diozu zure eskabideari.
Era berean, kontrol-agintarien aurrean ere egin dezakezu erreklamazioa: Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa (www.aepd.es) eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (www.avpd.eus)
Erabiltzaileak bere datu pertsonalak ematen badizkigu, pribatutasun-politika onartuta, baimena emango du datu horiek tratatzeko, hemen azaldutako baldintzetan.
6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Espainiako eta Europar Batasuneko legediek arautzen dute web-orrialde honen erabilera. Baldintza horiek interpretatzean sortutako edozein gatazka konpontzeko, erabiltzaileak bizilekua duen lekuko auzitegietara joko da.