
- Ziklo Konbinatuko Zentral Termiko baten oinarria gas-turbina bat da, eta lurrun-ziklo baten bidez hondar-berotasuna aprobetxatzen da.
- Gas-turbina batek, turbina horri erantsita dagoen konpresore batek konprimitutako airea errekuntza bidez berotuz funtzionatzen du (Brayton Zikloa).
- Turbinan gasak hedatzean, lan bat sortzen da, eta hori energia elektriko bihurtzen du alternadoreak.

Erregai nagusia, oro har, gas naturala izan ohi da. Gas-turbinatik irteten diren gasak 600°C-tik gorako tenperaturetan egon ohi dira. Horien beroa berreskuratze-galdara batean aprobetxatzen da lurruna sortzeko, eta hori, aldi berean, lurrun-turbina batean hedatzen denean, lana sortzen du eta hori ere energia elektriko bihurtzen da (Rankine Zikloa).
Gas-turbinaren bidez eta lurrun-turbinaren bidez bi ziklo horien konbinaketak, errekuntzako beroa hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen du, eta horren etekin orokorra %55a baino handiagoa da, zentral termiko konbentzionaletan %35 lortzen den bitartean.