Etxeetako energia-kontsumoa %2,2 handitzen da urtetik urtera
Bizi-maila hobetzeak, erosotasun-eskaera zorrotzagoak izateak eta etxebizitza-kopurua ere handitzeak eragin duten gehikuntza hori dela eta, etxebizitzek 1995. urtean baino %33 energia gehiago kontsumituko dute 2010. urtean.
Igoerarik garrantzitsuena berokuntzan, ur berotan eta etxetresna elektrikoetan gertatzen ari da. Horrela, 90eko hamarraldiaren hasieran berokuntza zentrala zuten etxeak energia-gastu osoaren %27a baziren ere, 1998. urtean portzentaia hori %40koa zen, eta aurreikuspenen arabera igoera hori areagotzen ari da, gerora frogatu ahal izan dugun moduan.
Kontsumo elektrikoa ere azkartasun berberaz handitzen ari da, urtean %2,6 batez beste, etxetresna elektrikoen kopurua geroz eta handiagoa delako, beste arrazoi batzuen artean.
Premiazkotzat jotzen ziren horiez gain (hozkailua eta garbigailua), orain telebista ere gehitu da (1,4 familia bakoitzeko), eta halaber, beste hainbat etxetresna, hala nola mikrouhin-labea, lehorgailua eta ordenagailua, arruntenak aipatzeagatik. Zeren gure etxeetan kontsumoa areagotzen duten beste kontrol-mekanismo batzuk ere ugaritu egin baitira.
Nabarmentzekoak dira, era berean, berokuntzarako erabilitako elektrizitatearen erabilera termikoak, hots, bero-metagailuak, eta bestetik, bitrozeramikako sukaldea.
Azkenik, etxeetako energia-kontsumoaren gorakada azaltzeko beste arrazoi bat etxe-kopurua ere handitu izana dela esan liteke, 1975ean 9,3 milioi baitziren eta gaur egun ia 13 milioi baitaude. 2010an 14,5 milioi etxe izango direla kalkulatzen da, Espainiako Estatuko mailako datuetan.