- Arrautza bat frijitzea 0,02€ kostatzen da sukaldea elektrikoa bada eta 0,01€ gas naturaleko etxetresna bat baldin bada.
- Bost minututan dutxatzea0,39€ eta 0,54€ artean kostatzen da berogailua elektrikoa bada eta 0,25€ eta 0,3€ artean gas naturalekoa baldin bada.
- Etxe bateko tenperatura egokiena 20 gradukoa da.
- Ordubetez lisaburdinaz aritzea,tresna bakoitzaren arabera, 0,15€ inguru kostatuko da.
- Garbigailu baten ziklo arrunt batek0,27€ inguruko kostua du.
- Berogailuak piztuta emandako ordubete bat 0,36€ eta 0,51 € artean kostatzen da elektrizitate bidez, eta 0,24€ eta 0,3 € artean galdara gas naturalekoa baldin bada.
- Telebista ordubetez piztuta edukitzeak 0,03€ eta 0,06 € bitarteko kostua du, etxetresna-motaren arabera.
Kasu horietan guztietan, kontuan izan behar da gutxi gorabeherako batez besteko prezioak direla, askotan norberak duen tarifaren arabera, etxetresna-motaren arabera eta ezaugarri teknikoen arabera alda daitezkeenak, eta berokuntzari dagokionez, esate baterako, etxeak duen orientazioaren arabera, kristal-motaren arabera, estankotasun edo isolamendu-mailaren arabera, etab.
Kontuan izan behar da, halaber, pertsona bakoitzak tenperatura desberdin bat behar duela: denok ez gara konforme egoten gradu berdinetan “hotz naiz edo bero naiz” esaterakoan.